UCI World Tour
Daryl Impeyk irabazi du Down Under Tourra
Agencias | Redacción
Richie Porte bigarren izan da sailkapen nagusian, irabazlearen denbora berdinarekin. Tom-Jelte Slagterrek osatu du podiuma. Andre Greipelek esprintean irabazi du seigarren eta azken etapa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Daryl Impey (Mitchelton-Scott) izendatu da 2018ko Down Under Tourreko irabazle. UCI World Tour denboraldiko lehen lasterketa da, eta Impey da World Tourreko lehen liderra.
Richie Porte (BMC) izan da bigarren sailkapen nagusian, liderraren denbora berdinarekin (20:03:34). Tom-Jelte Slagter (Dimension Data) izan da hirugarren, 16 segundora.
Seigarren eta azken etapa Andre Greipelek (Lotto-Soudal) irabazi du. Alemaniarrak Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) eta Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) gainditu ditu esprintean.
SAILKAPENAK:
Etapa:
1. Andre Greipel (ALE/Lotto-Soudal) 2:01:19.
2. Caleb Ewan (AUS/Mitchelton-Scott) d.b.
3. Peter Sagan (SVQ/Bora-Hansgrohe) d.b.
4. Phil Bauhaus (ALE/Sunweb) d.b.
5. Elia Viviani (ITA/Quick-Step) d.b.
Sailkapen nagusia:
1. Daryl Impey (RSA/Mitchelton-Scott) 20:03:34.
2. Richie Porte (AUS/BMC) d.b.
3. Tom-Jelte Slagter (HOL/Dimension Data) + 16.
4. Diego Ulissi (ITA/UAE Team Emirates) + 20.
5. Dries Devenyns (BEL/Quick-Step) d.b.