Itxi

Mallocako Challenge

Tom Skujins letoniarrak irabazi du Lloseta-Andratx Saria

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bigarren Gregor Mühlberger (Bora) izan da, 25 segundora.

Tom Skujins. Argazkia: Efe.

Tom Skujins (Trek-Segafredo) letoniarra gailendu da Lloseta-Andratx Sarian, Playa de Palma-Challenge Marrorca lasterketako hirugarren jardunaldian.

Skujinsek lau ordu, 19 segundo eta 14 ehunen behar izan ditu ibilbideko 175 kilometroak betetzeko. 25 segundo geroago sartu da Gregor Mühlberger austriarra.

Alejandro Valverde (Movistar Team) laugarren sartu da, 42 segundora, aurreko taldean joan ondoren. Valverdek eroriko larria izan zuen 2017ko Frantziako Tourrean eta sasoia berreskuratzen ari dela erakutsi du.

 

Albisteak (3)