Itxi

Valentziako itzulia: 2. etapa

Valverderentzat etapa garaipena Valentzian, Tourreko erorikoaren osteko lehena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Murtziarrak Valentziako Itzuliko bigarren etapa poltsikoratu du

Alejandro Valverde, berriro garaipenaren bidetik. Argazkia: EFE

Alejandro Valverde (Movistar Team) txirrindulariak Valentziako Itzuliko bigarren etapa, Bétera eta Albuixech herrien artean jokatu dena, irabazi du ostegun honetan 152 kilometroko ibilbidea bete ostean. Horrenbestez, garaipenen bidera bueltatu da murtziarra, joan zen urteko Frantziako Tourreko estreinako etapan eroriko larria izan ostean.

Valverdek lasterketa hautsi du Garbi gainetik igarotzeko bi kilometro faltan, hau da, helmugatik 30 kilometrora, eta Fuglsangekin batera pasatu da tontorretik (Astana), haien atzetik zihoan taldetxoa baino segundo batzuk lehenago. Bertan, Luis Leon Sanchez zegoen (Astana), eta jaitsieran aurretik zebilen bikotearekin bat egin du.

Hirukoteko kideak oso ondo konpondu dira elkarrekin beherako bidean zein ordekan, eta, nahiz eta atzetik Skyk eta BMCk aurrekoak harrapatzen saiatu diren, helmugako zuzengunera abantailarekin iritsi dira iheskideak. Azken esprintean Valverde izan da nagusi, eta bere ibilbide profesionaleko 109. garaipena bereganatzeaz gain, lasterketako lider jarri da

Valverde oso pozik azaldu da garaipenarekin, "Ezustea? Entrenatzen oso ondo sentitu naiz, eta joan zen astean, Mallorcan, oso azkan nindoala jabetu nintzen, eta hemen etaparen bat lortzeko aukerak izan nitzakeela pentsarazi zidan horrek. Aukera agertu da, eta ez dugu gehiago itxaron nahi izan. Zenbat eta lehenago, hobeto", azaldu du.

Albisteak (3)