Dopina
Bjarne Riis: 'Nire kirol-ibilbide osoan zehar dopatu nintzen'
Erredakzioa
Alberto Contadorren kirol-zuzendariak onartu du bere kirol-ibilbide osoan zehar dopatu egin zela. "Ez zegoen beste biderik. Goian egoteko zeozer hartu behar zen", esan du danimarkarrak.
UCIk Contadorren aurkako prozedura bat martxan jartzea eskatu duen egun berean,&' || 'nbsp;Bjarne&' || 'nbsp;Riisek -Alberto&' || 'nbsp;Contadorren egungo kirol-zuzendariak- dopinarekin eduki duen harreman estuaren berri eman du.
Politiken egunkari danimarkarrari eginiko adierazpenetan,&' || 'nbsp;Riisek 1980an kortisona kontsumitzen hasi zela onartu du, ohikoa omen zelako garaiko txirrindularien artean.
Team&' || 'nbsp;Saxo&' || 'nbsp;Bankeko egungo zuzendariak&' || 'nbsp;1993 eta 1998 urteen artean EPO hartu zuela onartu zuen 2007an, Deutsche&' || 'nbsp;Telekom taldeko taldekide ohiek egin zuten aitormenen ostean.
Riisek, bere burua defendatu nahiean edo, bere kirolari garaian dopina eguneroko kontua zela esan zuen. "Posturik eta kontraturik onenen lehian egoteko asmoa bazenuen, ez zegoen beste biderik. Nik ere bide hori hartu nuen.&' || 'nbsp;Horregatik ez naiz errudun sentitzen", esan du txirrindulari ohiak.
Danimarkarrak inor ez zuela behartu esan du eta dopatu ziren beste txirrindularirik izenik ez du eman.
Bere autobiografian, Riisek adierazi du&' || 'nbsp;EPO bere etxeko hozkailuan gordetzen zuela eta bere emazte ohiak eta baita gaur egungoak ere, horren berri zutela.
Polizia frantziarrak bere hotela arakatzeko asmoa zuela jakin zuenean 1998ko&' || 'nbsp;Frantziako&' || 'nbsp;Tourrean, EPO dosiak komunetik behera bota zituela gaineratu du.
Dopin-sustantziak erosten milioi bat inguru korona (134.000 euro)&' || 'nbsp;gastatu zituela ere esan du danimarkarrak.
&' || 'nbsp;