Itxi

Colombia Oro y Paz

Gaviriak esprintean irabazi du lehen etapa

Erredakzioa

Leer en Castellano

Fernando Gaviria (Quick Step) nagusitu da Colombia Oro y Paz lasterketako estreinako etapan, esprintean Molano eta Richeze gaindituta.

Fernando Gaviria, lehen etapan lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Fernando Gaviriak (Quick Step) irabazi du Colombia Oro y Paz izena duen lasterketako lehen etapa astearte honetan eta bera da lehen liderra. Palmiran hasi eta bukatu den etapak, 99,9 kilometroko ibilbidea izan du.

Txirrindulariek 9 buelta eman dizkiote 11,1 kilometroko ibilbidea izan duen zirkuituari eta esprintean nagusitu da Gaviria, aurkariak aise menderatuta. Juan Esteban Molano (Manzana Postobon) izan da bigarren eta Maximiliano Richeze (Quick Step), hirugarren.

Tropel nagusian iritsi dira faborito guztiak, baina erorikoak izan dira lehen etapa honetan eta Nairo Quintana (Movistar) izan da eroriko horietako batean present egon den txirrindularietako bat. Helmugatik bost kilometrora jasan du erorikoa Quintanak eta gogotik lan egin behar izan du tropel nagusiarekin batera helmugaratzeko.

Albisteak (3)