Kargatzen...
Itxi

Dubaiko Tourra, 4. etapa

Colbrelli izan da azkarrena Hatta Dameko esprintean

eitb.eus

Leer en Castellano

Elia Vivianik, seigarren etapan, lider jarraitzen du; bi segundoko aldea du Magnus Cort Nelsenekiko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Sonny Colbrellik (Bahrain Merida) ezusteko eman zuen Hatta Dameko aldapan eta Dubaiko Tourreko etapa nagusiena irabazi zuen. Elia Viviani (Quick Step) bere herrikidea seigarren helmugaratu zen eta lidergoa mantentzen du italiarrak.

Jardunaldia Skydive Dubaim hasi eta Hatta Damen bukatu zen. Tropelak 172 kilometro egin zituen 3 ordu, 40 minutu eta 50 segundotan; batez beste 46,3 kilometro orduko.

Larunbatean azken etapa jokatuko da Skydive Dubai eta City Walk artean (132 kilometro).

Albisteak (3)

Bideoak (1)