Itxi

Almeriako Klasikoa

Caleb Ewan Van Poppeli gailendu zaio, esprintean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hirugarren postua Wanty-Groupe Gobert taldeko Timothy Dupont txirrindulariarentzat izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Caleb Ewab (Michelton-Scott) nagusi izan da Almeriako Klasikoaren 31. edizioan. Irabazleak 4 ordu, 35 minutu eta 28 segundo behar izan ditu lasterketa irabazteko. Bigarren postua Danny Van Poppelentzat (Lotto Jumbo) izan da, eta hirugarrena Timothy Dupontentzat (Wanty-Groupe Gobert).

Almeriako probak 1.HC kategoria de UCIko Europako egutegian eta 185 kilometroko ibilbidea izan du, Almeria hiriburua eta Roquetas de Mar artean. Hasierako kilometroetan zazpi txirrindularik tropel nagusitik ihes egin dute, tartean Cristian Rodriguez (Caja Rural-RGA) almeriarra. Etxean protagonista izan nahi zuen eta azkenean mendiko sailkapena irabazi du. Azken kilometroetan, talde nagusiak iheslariak harrapatu ditu eta erritmoa bizitu egin da, esprinta prestatzeko.

Roquetaseko hiri-zirkuituan Lotto Jumbo taldea buruan jarri da baina Mitchelton Scottekoak hobeto kokatu dira hirugarren eta azken itzulian. Ondorioz, Caleb Ewan gailendu da, Danny Van Poppelekin lehia estua izan ostean.

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)