Itxi

Asteazkenetik igandera

Froome eta Landa, izar nagusiak Andaluzian

eitb.eus

Guztira 22 talde profesional, tartean, Euskadi Basque Country-Murias eta Euskadi Fundazioa. Mikel Landa eta Chris Froome txirrinadulariak irteeran izango dira.

Chris Froome eta Mikel Landa Andaluziako Itzuliko 64. edizioko irteeran izango dira.

Britainiarrari 2017ko Espainiako Vueltan egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zizkioten. Team Sky taldeko txirrindulariak positibo eman zuen UCI Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak iragarri zuen bezala. Prentsa ohar batean britaniarrari 2017ko Espainiako Vueltan egindako analisian salbutamolezko ezohiko neurriak aurkitu zituztela adierazi zuten.

Froomekin eta Landarekin batera faboritoak izango dira ere Jakob Fuglsang (Astana), Maxime Monfort (Lotto Soudal), Rein Taaramae (Direct Energie), Sergio Pardilla (Caja Rural Seguros RGA) eta Steven Kruijswijk (Lotto NL-Jumbo).

Euskadi Basque Country-Murias eta Euskadi Fundazioarekin batera Movistar Team, Caja Rural-Seguros RGA, Burgos BH (Espainia); Team Sky (Britainia Handia); Lotto Soudal, Wanty-Groupe Gobert, Sport Vlaanderen-Baloise eta Verandas Willems-Crelan (Belgika); Rally Cicling eta Cannondale Drapac (AEB); AG2R La Mondiale, Delko Marseille Provence KTM eta Direct Energie (Frantzia), Team Lotto NL-Jumbo eta Roompot (Holanda); CCC Sprandi Polkowice (Polonia); Gazprom-Rusvelo (Errusia); Astana Pro Team (Kazakhstan); Nippo-Vanni Fantini (Italia) eta Israel Cycling Academy (Israel).

Ibilbidea

1. etapa / Otsailak 14, asteazkena: Mijas (Malaga)-Granada

2. etapa /  Otsailak 15, osteguna: Otura (Granada)-La Guardia de Jaen, Allanadas (Jaen)

3. etapa / Otsailak 16, ostirala: Mancha Real (Jaen)-Herrera (Sevilla)

4. etapa / Otsailak 17. larunbata: Sevilla-Alcala de los Gazules (Cadiz)

5. etapa / Otsailak 18, igandea: Barbate-Barbate (Cadiz) Erlojupekoa

Albisteak (3)