Abu Dabhiko Tourra, 1. etapa
Kristoffek irabazi du Madinat Zayeko esprinta
eitb.eus
Andrea Guardini (Bardiani) eta Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) gainditu ditu eta lasterketako lehen liderra da norvegiarra.
Alexander Kristoff (UAE Emirates) txirrindularia da Abu Dabhiko Tourreko lehen liderra.
Norvegiarra Madinat Zayen hasi eta amaitu den etapan azkarrena izan da jardunaldiko 189 kilometroak burutzen.
Kristoffek, egungo Europako txapelduna eta Munduko txapeldunordea, denboraldiko bere bigarren garaipena lortu du Omaneko Tourrean irabazi ondoren. Andrea Guardini (Bardiani) eta Caleb Ewan (Mitchelton-Scott) gainditu ditu Abu Dabhiko lehen esprintean. Bertan ez da Mark Cavendish egon, erorikoa izan eta lasterketa utzi behar izan du.
Ostegunean bigarren etapa jokatuko da Yas Mall eta Yas Beach artean (154 kilometro).