UCI World Tour
Valgrenek irabazi du Omloop Het Nieuwsblad klasikoa
Erredakzioa
Michael Valgren (Astana) nagusitu da klasiko belgikarrean helmugatik bi kilometrora jo duen eraso baten bitartez. Lukasz Wisniowski (Sky) izan da bigarren eta Sep Vanmacke (Cannondale), hirugarren.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Michael Valgren (Astana) da 2018ko Omloop Het Nieuwsblad klasikoaren irabazlea. Genten hasi eta Ninoven amaitu da, 196,2 kilometroko ibilbidea izan duen lasterketa.
Valgrenek helmugarko bi kilometro falta izan direnean jo du erasoa eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Lukasz Wisniowski (Sky) izan da bigarren eta Sep Vanmacke (EF Education First-Drapac Cannondale), hirugarren. Vanmackek 2012. urtean irabazi zen klasiko hau eta 2017an ere hirugarren postua eskuratu zuen.