Itxi

Paris-Niza (3. etapa)

Hivertek irabazi du hirugarren etapa eta Luis Leon Sanchez da lider berria

eitb.eus

Leer en Castellano

Jonathan Hivertek irabazi du Paris-Niza lasterketako hirugarren etapa. Luis Leon Sanchez bigarren izan da, eta liderraren elastikoa jantzi du. Gorka Izagirre hirugarren da sailkapen nagusian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jonathan Hivertek (Direct Energie) irabazi du Paris-Niza lasterketako hirugarren etapa, Chatel eta Guyon artean egin dena, eta 210 kilometroko ibilbidea izan duena. Etapa honek lider aldaketa ekarri du, Luis Leon Sanchezek (Astana) jantzi baitu liderraren elastiko horia.

Etapa oso mugitua izan da. Hasierako kilometroetan ihesaldi batzuk egon dira. Tropelak kilometro batzuk egiten utzi dizkio ihesaldiren bati, baina bat eginda iritsi da azken 25 kilometroetara. Helmugarako 19 kilometroren faltan erasoa jo dute Jonathan Hivertek, Luis Leon Sanchezek eta Remy Di Gregoriok (Delko Marseille Provence KTM). Hirurek aldea hartu dute tropelarekiko eta euren artean jokatu dute etapa garaipena. Azken metroetan erasoa jo du Hivertek eta garaipena lortu du. Luis Leon Sanchez bigarren izan da, eta Di Gregorio, hirugarren.

Sailkapen nagusian Luis Leon Sanchez da liderra. Arnaud Demare (Groupama-FDJ) da bigarren 28 segundora eta Gorka Izagirre (Bahrain Merida) da hirugarren, 35 segundora.

Albisteak (3)

Bideoak (1)