Itxi

Tirreno-Adriatiko (3. etapa)

Roglic helmugaratu da lehena Trevin eta Thomas lider jarri da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Por su parte, Mikel Landa (Movistar Team), sexto, aguantó con el resto de favoritos como Chris Froome (Sky) o Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida).

Roglic, eskua gora dituela, helmuga zeharkatzean. Argazkia: EFE

Primoz Roglic txirrindulari esloveniarrak (Lotto NL-Jumbo) eskuratu du Tirreno-Adriatikoko hirugarren etapa, Follonica eta Trevi artean jokatu dena 239 kilometro bete ondoren. Sailkapen nagusiak aldaketak izan dira; izan ere, azken garaipena eskuratzeko hautagaietako bat (Sky taldeko Geraint Thomas) lider jarri da.

Aurreikusita zegoen bezala, dena erabaki da azken aldapari egin dizkioten bi itzulietan. Besteak beste, Philippe Gilbert (Quick Step) bezalako espezialistak saiatu dira Skyk ezarritako kontroletik ihes egiten.

Alabaina, Britainia Handiko taldeak ezin izan du Roglicen ahalegina zapuztu. Esloveniarrak indar handiz egin du salto, eta behar adinako tartea lortu du Adan Yatesen (Mitchelton-Scott) aurretik helmugaratzeko. Bere aldetik, etapan seigarren egin duen Mikel Landak (Movistar Team) gainerako faboritoekin sartu da, tartean Chris Froome (Sky) edo Vincenzo Nibali (Bahrain-Merida).

Liderraren elastiko urdina Geraint Thomasek (Sky) jantzi du, nahiz eta Greg van Avermaert (BMC) belgikarra denbora berean dagoen.

Albisteak (3)