Tirreno-Adriatikoa (6. etapa)
Kittelek irabazi du seigarren etapa eta Kwiatkowskik jarraitzen du lider
Erredakzioa
Marcel Kittel nagusitu da Tierreno-Adriatikoaren 6. etapan, esprintean Sagan eta Richeze gaindituta. Sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du Kwiatkowskik eta Mikel Landa 3. da, 23 segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Marcel Kittel (Katusha) nagusitu da Tirreno-Adriatikoaren seigarren etapan. Numana eta Fano artean egin da etapa eta 153 kilometroko ibilbidea izan du. Michal Kwiatkowskik (Sky) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Kittelek bigarren garaipena lortu du Tirrenoaren aurtengo edizioan eta esprintean Peter Sagan (Bora) eta Maximiliano Richeze (Quick Step Floors) gaindituta. Michal Kwiatkowskik lidertzari eutsi dio, Damiano Caruso (BMC) da bigarren 3 segundora eta Mikel Landa (Movistar) hirugarren, 23 segundora.
Tirreno-Adriatikoa asteartean amaituko da, San Benedetto del Tronton hasi eta bukatuko den 10 kilometroko erlojupekoarekin.