Itxi

Gent-Wevelgem 2018

Saganek irabazi du Gent-Wevelgem lasterketa eta Vivianik negarrez amaitu du

eitb.eus

Peter Saganek garaipena lortu du, esprintean Elia Viviani (bigarren) eta Arnaud Demare (hirugarren) gaindituta.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Peter Saganek (BORA) irabazi du Gent-Wevelgem in Flanders Fields lasterketa. Esprintean nagusitu da Sagan, 251,1 kilometroko ibilbidea izan duen lasterketan. Elia Viviani (Quick Step Floors) bigarren izan da, eta negarrez amaitu du.

Eguneko ihesaldia 6 txirrindularik osatu dute, baina tropelak kontrolpean izan ditu, eta harrapatu egin ditu helmugarako 25 kilometro falta zirenean. Ondoren, tropela hautsi egin da hainbat multzotan eta lasterketaren buruan 20 txirrindularik osatutako taldea geratu da, txirrindulari hauekin: Sagan, Van Avermaet, Trentin, Stubar, Gilbert, Viviani, Van Aert, Vanmarcke, Demare, Naessen, Burghardt, Lampaert, Stuyven, Modolo, Matthews, Debuschere, Mezgeg, Laporte, Sjoerd van Ginneken eta Jan-willem Van Schip.

Azken kilometroan sartu orduko Wout Van Aertek eta Van Avermaetek erasoa jo dute, baina garaipena esprintean erabaki da. Azken metroetan Sagan izan da nagusi, Elia Viviani bigarren eta Arnaud Demare (Groupama-FDJ), hirugarren.

Albisteak (3)

Bideoak (2)