Miguel Indurain Saria
Valverdek irabazi du lasterketa, azken kilometroetan eraso gogorra emanda
Agentziak | Erredakzioa
Carlos Verona bigarren izan da 20 segundora, eta Nicholas Schultz hirugarren, minutu eta lau segundora.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Alejandro Valverde (Movistar Team) gailendu da XX. Miguel Indurain Sarian. Guztira, 186 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek, Lizarran hasi eta amaituta. Murtziarrak eraso gogorra eman du azken kilometroetan.
Valverde aurtengo Kataluniako Voltako irabazleak uko egin dio Flandiako Tourrari Miguel Indurain Saria jokatzeko, eta bera izan da faborito nagusia. Movistarrekoak bigarrenez irabazi du lasterketa, 2014. urtean ere bera nagusitu baitzen.
Valverderen atzetik Carlos Verona sartu da helmugan, 20 segundora, eta ondore Nicholas Schultz, minutu eta lau segundora.