Itxi

'Iparraldeko infernua'

Peter Sagan gailendu da Paris-Roubaix klasikoan

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

28 urteko esloveniarra Silvan Dillier Suitzako txapeldun eta iheskideari nagusitu zaio azken metroetan.

Peter Sagan. Argazkia: Efe.

Peter Sagan (Bora) esloveniarrra eta munduko txapelduna gailendu da Paris-Roubaix klasikoko 106. edizioan.

Munduko txapeldunak lehia estua izan du Silvan Dillier suitzarrarekin. Biak helmugarako 53 kilometrora sortu den ihesaldian izan dira. Ihesaldia eragin duen erasoa Saganek berak egin du.

Bora taldeko txirrindulariak 5 ordu, 54 minutu eta 6 segundoko denbora egin du, txirrindularitza munduko bigarren monumentua irabazteko, 2016ko Flandriako Tourrean lortutako garaipenaren ostean.


Albisteak (3)