Saxo Bank
Contador, Fuerteventuran bere talde berriarekin
Erredakzioa
Serio agertu zen txirrindulari espainiarra eta ez zuen adierazpenik eman nahi izan. Bere asmoa hurrengo denboraldia prestatzen hastea da.
Alberto Contador Fuerteventurara iritsi zen igandean Saxo Bank bere talde berriarekin hurrengo denboraldia prestatzen hasteko asmoz.
Behin-behineko zigorra jaso zuen espainiarrak Frantziako Tourrean clembuterolekin positibo eman zuelakoan. Uhartean serio agertu zen eta ez zuen adierazpenik eman nahi izan. Tuineje herrian bi aste kontzentratuta izango dira Contador eta bere taldekideak.
Taldekideekin batera entrenatuko zuela aurreratu zuen aurreko astean Bjarne Riis Saxo Bankeko zuzendariak. Oraindik ez duela zigorrik jaso adierazi zuen. "Epaiak kontrakoa esan arte garrantzitsua da Contador errugabea dela gogoaraztea. UCIk argi eta garbi utzi du. Justuak izan behar dugu", dio Riisek ohar batean.