Itxi

Abenduaren 13tik 22ra artean

Euskaltelek Alacanten prestatuko du Tour Down Underra

Erredakzioa

Lasterketa honetan parte hartuko dute zazpi txirrindulariak Alacant inguruan entrenatuko dira abenduaren 13tik 22ra arte.

Tour Down Under lasterketan (Australian) parte hartuko duten Euskaltel Euskadi taldeko zazpi txirrindulariak Alacnat ldean kontzentratuko dira abenduaren 13tik 22ra artean.

Iñaki Isasi, Ruben Perez, Ion eta Gorka Izagirre anaiak, Ivan Velasco, Miguel Minguez eta Daniel Sesma txirrindulariek osatuko dute taldea. Josu Larrazbal prestatzailearekin Kosta Zurira bidaiatuko dute bertan klima egokia baitago bizikletan aritzeko urte sasoi honetan.

Levante aldeko lurretan egindako kontzentrazio honen ondoren Euskaltelek beste kontzentrazio batzuk ere egingo ditu Alacanten bertako Kirol Patronatoko Aldundiarekin hartutako akordioaren arabera.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)