Kaliforniako itzuliko 4. etapa
Van Garderenek erlojupekoa irabazi eta elastiko horia jantzi du
eitb.eus
Orain arteko liderrak, Egan Bernal (Movistar) kolonbiarrak, etapako irabazleak baino 1:23 gehiago behar izan ditu, eta bigarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 23 segundora.
Tejay van Garderen (BMC) txirrindulariak garaitu du ostegun honetan jokatu den Kaliforniako Itzuliko laugarren etapa, San Jose eta Morgan Hill artean.
Estatubatuarrak 40:47ko denbora egin du ibilbideak zituen 34,7 kilometroak betetzeko. Denbora horrek etapan garaipena eskuratzea eta lider bihurtzea ahalbidetu dio.
Orain arteko liderrak, Egan Bernal (Movistar) kolonbiarrak, etapako irabazleak baino 1:23 gehiago behar izan ditu, eta bigarren da sailkapen nagusian, liderrarengandik 23 segundora.