Dauphine Kriteriuma
Ackermannek irabazi du bigarren etapa eta Impey da lider berria
Erredakzioa
Pascal Ackerman (Bora Hangsrohe) nagusitu da Dauphine Kriteriumeko bigarren etapako esprintean eta Dayl Impeyk (Mitchelton Scott) jantzi du liderraren elastikoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pascal Ackermann (Bora Hangsrohe) alemaniarrak irabazi du Dauphine Kriteriumeko bigarren etapa, Montbrison eta Bellevillle artekoa (181 kilometro), eta Daryl Impey (Mitchelton-Scott) da lasterketako lider berria.
Impeyk liderraren elastikoa jantzi du bonifikazioen eraginez, hirugarren izan baita etapan. Edvald Boaasson Hagen (Team Maxbo Bianchi) izan da bigarren. aur arte liderra zen Michal Kwiatkowskik (Sky) erorikoa izan du helmugatik ,7 kilometrora eta 3 minutu t'erdiko atzerapenarekin helmugaratu da. Hala ere, erorikoa azken 3 kilometroen barruan izan denez, Kwiatkoskiri Ackermannek ezarri duen denbora bera eman zaio.