Itxi

Suitzako Itzulia

BMCk irabazi du erlojupekoa, eta Kung da Suitzako lehenengo liderra

eitb.eus

Leer en Castellano

Suitzako zazpikotea izan da azkarrena taldekako erlojupekoan. Team Sunwebek 20 segundo gehago behar izan ditu, eta Quick-Step Floorsek, 27.

Your browser doesn’t support HTML5 video

BMCk irabazi du Suitzako Itzuliaren lehenengo etapa, 18,3 kilometroko taldekako erlojupeko bat, Frauenfelden. Irabazleek 20 minutu eta 18 segundoko denbora egin dute.

Lasterketako lehenengo liderra Stefan Kung da, Suitzako taldearekin helmuga gurutzatu duen lehena.

Team Sunweb 20 segundora dago 1. etapako sailkapenean, eta Quick-Step Flors, 27ra.

Movistarrek, bestalde, seigarren postuan bukatu du, 33 segundora. Nairo Quintana eta Mikel Landarekin joan dira Suitzara.

Gauzak horrela, BMCko liderrak, Rchie Portek, aldea lortu du beste faboritoekiko.

Bigarren etapa Frauenfelden hasi eta bukatuko da, 155 kilometroko ibilbidearekin.

SAILKAPENA

Albisteak (1)

Bideoak (1)