Suitzako Itzulia, 7. etapa
Nairo Quintanak irabazi du 7. etapa eta Portek lider jarraitzen du
Agentziak | Erredakzioa
Igor Anton zazpigarren izan da helmugan, eta Mikel Landa, bederatzigarren.
Nairo Quintana kolonbiarra gailendu da Suitzako Itzuliko 7. etapan. Orotara, txirrindulariek 170 kilometroko ibilbidea egin dute Eschenbach/Atzmannig eta Arosa artean. Sailkapen nagusiari dagokionez, Richie Portek lider jarraitzen du.
Quintanal lau ordu minutu bat eta 39 segundo behar izan ditu helmugara iristeko, Jakob Fuglsangek eta Ricie Porte liderrak baino 22 segundo gutxiago.
Sailkapen nagusian, Richie Portek lider jarraitzen du eta 17 segundoko aldea du Nairo Quintanarekin.
Euskal txirrindulariei dagokioenez, Igor Anton izan da onena, 7. sartu da helmugan, eta Mikel Landa bederatzigarren sartu da.