Itxi

Castello 2018

Eider Merino, Espainiako txapeldun errepideko proban

eitb.eus

Leer en Castellano

Txirrindulari bizkaitarrak irabazi du 2018ko Espainiako Txapelketa Castellon. Bere taldekideak diren Gloria Rodriguezek (bigarren) eta Mavi Garciak (hirugarren) biribildu dute Movistarren festa.

Eider Merino, podiumean Gloria Rodriguzekin eta Mavi Garciarekin. Argazkia: @RFECiclismo

Eider Merino (Movistar Team) bizkaitarrak irabazi du errepideko Espainiako Txapelketa Castellon. Txirrindulari bizkaitarra onena izan da Oropesa eta Culla artean egin den, eta 116kilometroko ibilbidea izan duen proban.

Txapelketa biribila izan da Movistar taldearentzat. Eider Merinoren garaipenaz gain, taldekide dituen Gloria Rodriguezek (bigarren) eta Mavi Garciak (hirugarren) osatu baitute podiuma.

Merinok ihesaldi luzea burutu du Gloria Rodriguezekin batera. Azken txanpan metro batzuetako abantaila hartu du bizkaitarrak eta nahikoa izan zaio garaipena lortzeko. Beste euskal txirrindulari bat, Ane Santesteban (Ale Cipollini) laugarren izan da.

 

Albisteak (2)