Itxi

Espainiako Txapelketa

Gorka Izagirre, Espainiako txapeldun; eta Omar Fraile, hirugarren

eitb.eus

Leer en Castellano

Izagirre bera bakarrik iritsi da helmugara. 9 segundoren ostean, Alejandro Valverde eta Omar Fraile sartu dira, bestek beste.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gorka Izagirre gipuzkoarrak irabazi du Espainiako Txapelketa, helmugan bera bakarrik sartuta, Alejandro Valverderen eta Omar Fraileren aurretik.

Gipuzkoarra lasterketa buruan geratu da, iheskideei hainbat eraso egin ostean, eta Desierto de las Palmas izeneko gaina azken aldiz igotzen aritu direnean.

Eguneko ihesaldia 35. kilometroan sortu da. Guztira, 215 kilometroko ibilbidea egin dute txirrindulariek Castellón de la Plana eta Benicassim artean. Desierto de las Palmas 2. mailako mendatea hiru aldiz igo dute.

Helmugarako 11 kilometroren faltan, ibilbide lauarekin, Izagirre bakarrik atera da garaipenaren bila atzetik tropel nagusiak iheskideak harrapatzen zituen bitartean.

Bahrain-Meridako txirrindulariak aldeari eutsi dio atzetik bera harrapatzeko ahaleginak egin dituzten arren. Mas, Samitier eta Barbero izan dira gehien saiatu direnak.

Valverde eta Fraile

Azkenean, Gorka Izagirre izan da lehena Benicassimeko helmugan. Alejandro Valverde bigarren izan da 9 segundora, eta Omar Fraile, hirugarren, denbora berean.

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)