Itxi

Pistako Txirrindularitza

Leire Olaberriak salatu du Federazioak baztertu egin duela ama izateagatik

Erredakzioa

Leer en Castellano

Kirol Kontseilu Nagusian salaketa jarri du, argudiatuta Espainiako Federazioak ez diola amatasuna eta maila goreneko kirola uztartzen uzten.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Leire Olaberria txirrindulari gipuzkoarrak Kirol Kontseilu Nagusian salatu du Espainiako Txirrindularitzako Federazioak ez diola uzten amatasuna eta maila goreneko kirola uztartzen.

Federazioko entrenatzaileak Leire baztertu zuen "errebeldea zelako eta nagusiei errespetua faltatzen ziela" argudiatuta, baina ez zitzaion espedienterik ireki. Selekzioarekin ibili ez arren, Olaberriak hainbat probatan parte hartu du Gipuzkoa-Ogiberri taldearekin Holandan, Belgikan, Suitzan, Txekian, Italian eta Alemanian, emaitza onak lortuta Madison eta Omnium diziplinetan.

Federazioaren aurkako salaketaren aurretik, Kirol Profesionalerako Emakumeen Erakundeak eskakizuna egin zuen "kirolariak tratu diskriminatoriorik jaso ez dezan bere amatasunagatik, familia eta goi-mailako kirola uztartzeko eskubidea duelako".

Ekainaren 25ean salaketa jarri zuen Kirol Kontseilu Nagusiaren aurrean, ikerketa irekitzeko eta behin behineko neurriak hartzeko, "emakumeen kirol-ibilbidea ez dadin kaltetua izan ama izateagatik eta emakumeen eskubideak defendatzeko". Gainera, Jose Luis Lopez Cerron Espainiako Txirrindularitza Federazioko presidentearen aurka ere salaketa jarrita dago Nazioarteko Txirrindularien Elkarteko (UCI) Etika Komisioan.

Olaberriak zilarrezko domina lortu zuen 2008ko Pekineko Olinpiar Jokoetako puntuazio proban eta 13. postua lortu zuen 2012ko Londreseko Olinpiar Jokoetan, Omnium proban. Gainera, urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Europako txapelketetan eta Munduko Kopako probetan. Horrez gain, 23 titulu lortu ditu Espainiako pistako txapelketetan eta 3 titulu errepideko probetan.

 

Albisteak (2)

Bideoak (1)