Itxi

1. ETAPA

Garaipena eta lidergoa Gavazzirentzat, Burgosko lehen etapa irabazi ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Androniko txirrindulari italiarrak Pello Bilbao (Astana) eta Alex Aranburu (Caja Rural) azpiratu ditu azken esprintean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Franceso Gavazzi (Androni Giocattoli) italiarrak irabazi du Burgosko Itzuliko lehen etapa, hiriburuko gazteluko gainean bukatu dena, eta, horrenbestez, lasterketako lehen liderra bihurtu da.

34 urteko txirrindularia izan da indartsuena azken igoera laburrean izan den esprintean. Haren atzetik sartu dira Pello Bilbao gernikarra (Astana) eta Ezkio-Itsasoko Alex Aramburu gipuzkoarra (Caja Rural), bigarren eta hirugarren postuetan, hurrenez hurren. Bata zein bestea etapa irabazlearen denbora berarekin helmugaratu dira.

Burgosko Itzuliak 163 kilometroko ibilbidea beteko du bigarren etapan Belorado eta Castrojeriz herrien artean. Etapak Donejakue Bideari egingo dio gorazarre.

Albisteak (3)

Bideoak (1)