4. etapa
Barbero nagusi izan da berriro Clunian, eta Lopezek lidergoa sendotu du
Agentziak | Erredakzioa
Burgosko Itzuliaren azken etapa jokatuko dute larunbatean, Neilako Aintziretako igoera tradizionalarekin.
Carlos Barbero Movistar taldeko txirrindulariak irabazi du Burgosko Itzuliko laugarren etapa. Helmuga Cluniako Erromatar Hirian egon da, eta Barbero hirugarrenez gailendu da bertan.
Sailkapen nagusian, Miguel Angel Lopez kolonbiarrak Ivan Sosa herrikidearekin duen aldea handitu du.
Etapa luzea izan da eta tropelari kosta egin zaio erritmoa bizitzea. 26. kilometroan sortu da eguneko ihesaldia, bost txirrindularirekin: Diego Rubio, Thibaut Guarnelec, Julen Amezketa, Lucas de Rossi eta Txomin Juaristi.
Iheslariek 2:28ko aldea izatera iritsi dira, baina tropelak helmugarako 5,5 kilometrora harrapatu ditu.
Garaipena esprintean jokatu dute eta hor Carlos Barbero izan da indartsuena, aurkari guztiak azken metroetan gaindituz.
Lopezek aldea handitu du
Sailkapen nagusian, Miguel Angel Lopezek 21 segundora igo du Ivan Sosa bigarren sailkatuarekin duen aldea.
Larunbatean bosgarren eta azken etapa jokatuko dute, Neilako Aintziretarako igoera tradizionalarekin.