Urtarrilaren 18tik 23ra
Tour Down Under: Euskaltel Euskadik denboraldia bihar hasiko du
Erredakzioa
Ivan Velasco, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Daniel Sesma, Miguel Minguez eta Jon eta Gorka Izagirre anaiek hartuko dute parte proban.
Euskaltel-Euskadiko txirrindulariek 2011ko denboraldia estreinatuko dute Tour Down Underrean. Australian dira dagoeneko, Euskadi Fundazioak jakitera eman duenez.
Astelehenean Bilbotik abiatu ziren eta bi geldialdi egin dituzte, Parisen eta Singapurren. Bidaia "lasaia eta arazorik gabekoa" izan da.
Proba urtarrilaren 18tik 23ra bitartean korrituko da eta bertan Ivan Velasco, Iñaki Isasi, Ruben Perez, Daniel Sesma, Miguel Minguez eta Jon eta Gorka Izagirre anaiek hartuko dute parte.