UCI
2020ko Txirrindularitzako Munduko Txapelketa Suitzan izango da; 2021ekoa, Belgikan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Horrez gain, UCIk jakinarazi duenez, Suitzak 2024ko txapelketa ere hartuko du. 2025ekoa, berriz, Afrikan lehiatuko da, oraindik zehaztu gabe dagoen herrialdean.
Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) ostegun honetan plazaratu duenaren arabera, Suitzak hartuko ditu 2020ko eta 2024ko Munduko Txapelketak. Aldi berean, aurreratu duenez, 2021ean Belgikan jokatuko da proba, eta, 2025ean, berriz, Afrikara bidaiatuko dute txirrindulariek.
Horrenbestez, 2020an, Romandian (Suitza) dauden Vaud eta Valais kantonamenduetan jokatuko da Txirrindularitzako Munduko Txapelketa. Errepideko lasterketak Aigle hiritik, UCIren egoitza dagoen tokitik, irtengo dira eta Martigny-n amaitu.
Suitzak ez zuen 2009tik Munduko Txapelketa antolatzen, baina gaur bertan jakin da 2024koa ere bertan izango dela.
Halaber, 2021eko Mundiala Belgikan izango da, Flandriako eskualdean. Errepideko probak Anberestik atera eta Lovainan bukatuko dira. Erlojuaren kontrakoak, bere aldetik, Knokke-Heist eta Brujas artean izango dira.
2025eko txapelketa Afrikan korrituko dela ere eman du jakitera UCIk, nahiz eta ez duen zehaztu zein herrialdetan izango den.
Azkenik, jakina denez, datorren urtean Erresuma Batuko Yorkshire hirian jokatuko da Munduko Txapelketa.