Itxi

Dopina

Johan Bruyneel eta Pedro Celaya, betiko zigortuta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak dopin sare landu eta oso eraginkorra osatu zutela baieztatu du.

Kirol Arbitrajeko Auzitegiak (TAS) betiko zigortu ditu Johan Bruyneel txirrindulari eta zuzendari ohia eta Pedro Celaya medikua. Horrez gain 15 urteko zigorra jarri diote Jose Marti entrenatzaileari.

Zigortutako hiru gizonek 1997. urtetik 2007ra dopin sare landu eta oso eraginkorra osatu zuten.

Urte horietan Johan Bruyneek Lance Armstrongen US Postal taldea zuzentzen zuen. 1999tik 2005era estatubatuarrak zazpi Tour irabazi zituen, eta Armstrongek berak dopatu zela aitortu zuen duela urte batzuk. Ondoren, Frantziako Tourreko antolatzaileek garaipen guztiak kendu zizkioten.

Bruyneel berak sare sozialetan kaleratutako gutun irekian aitortu egin du 'garai hartako semeak' zirela eta hartutako erabakiak ez zirela beti egokienak izan. 'Onartzen dut akats asko egin nituela iraganean, beste modu batean egin behar izan nituenak'.