Itxi

Ofiziala

Alejandro Valverdek 2021ean utziko du txirrindularitza profesionala

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Murtziako 38 urteko txirrindulariak 2021ean emango dio amaiera bere ibilbide profesionalari, 40 urterekin. 2019ko denboraldian, munduko txapeldunaren ostadar maillota eramango du soinean.

Alejandro Valverde. Argazkia: EFE

Alejandro Valverdek txirrindularitza profesionala 2021ean utziko duela adierazi du. Aurtengo munduko txapelduna ostadar maillota jantzita eta presiorik gabe ibiliko da 2019ko denboraldian.

Murtziako txirrindulariak 40 urterekin emango dio amaiera txirrindularitza munduan egin duen ibilbideari. Hala ere, Movistar taldeko txirrindulariak azken bi denboraldiak helburu zehatzik gabe disfrutatu nahi dituela adierazi du: "2021ean utziko dut txirrindularitza profesionala. Disfrutatu egiten dut, eta, txirrindularitza utzitakoan ere, ez diot entrenatzeari utziko".

Errepideetan beste bi urte emateko indartsu sentitzen dela esan du Valverdek, eta Innsbrucken (Austrian) lortutako munduko txapeldunaren ostadar maillota harro erakutsiko duela 2019ko denboraldi osoan zehar.

Albisteak (2)

Bideoak (4)