Paris Niza probarekin
Tropela bueltan da
Erredakzioa
Orain arte bezala, parte hartzea doakoa izango da eta internet bidez soilik gauzatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake.
Iaz bezala, Paris-Niza probarekin ekingo dio Tropelak denboraldiari eta probarik entzutetsuenekin osatutako egutegi erakargarria osatu du: etxeko probak (Euskal Herriko Itzulia eta Donostiako Klasikoa), itzuli handiak (Italiako Giroa, Frantziako Tourra eta Espainiako Vuelta), astebetekoak (Paris-Niza eta Dauphine Liberé) eta egun bakarrekoak (Lieja-Bastogne-Lieja, Fleche Wallone, Amstel Gold Race eta
Munduko Txapelketak).
Aurtengoa, zazpigarren edizioa izango da. Urtez urte parte hartzaileen kopurua igotzen joan da eta
aurtengoan marka guztiak hausteko asmotan webgunea goitik behera berritu dute. (iaz 63.000 kiniela baino gehiago!!).
Orain arte bezala, parte hartzea doakoa izango da eta parte hartzea internet bidez soilik gauzatu ahal izango da. Pertsona bakoitzak kiniela bakarra egin dezake eta kiniela horretan gustuko dituen txirrindulariekin bere taldea osatuko du.
Paris-Nizarako taldea osatzeko edota aldatzeko epea igande honetan, martxoaren 6an goizeko 11:10ean
amaitzen da, beti bezala, proba hasten den une berean. Une horretatik aurrera aldaketarik ezingo da egin.
Parte hartzaile bakoitza osatu duen taldeko txirrindularien arabera puntuak pilatzen joango da eta
metatutako puntu horien arabera erabiltzaileek sailkapen nagusia osatuko dute.
Denboraldia aurrera doan heinean sarien zerrenda osatuz joango dira baina hasteko iPad 2 bat eskaini
dute Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat. Bestalde, parte hartzea bultzatzeko asmoz, lehiaketa
bakoitzean parte hartzeagatik iPod Touch batzuen zozketarako txartelak pilatzen joango dira erabiltzaileak.
Beraz, zenbat eta lehiaketa gehiagotan parte hartu saria irabazteko aukera gehiago!! Ez dago soberan gogora ekartzea Tropela Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte bat dela. Helburua
euskara eta teknologia berriak uztartzea da txirrindularitzarako afizioa aitzakia moduan erabiliz.