Hilabete honetan
Euskaltel Euskadi, Tirreno Adriatikon eta Milan San Remon
Erredakzioa
Amets Txurruka, Egoi Martinez, Ivan Velasco, Juanjo Oroz, Javier Aramendia, Jonathan Castroviejo, Jon Izagirre eta Daniel Sesma txirrindulariek hartuko dute parte bi hitzordu hauetan.
Euskaltel Euskadi Tirreno Adriatiko (zuzenean eitb.com-en)eta Milan San Remo probetan izango da. Paris Nizan lehiatzen ari da talde laranja, baina denboraldiko bi hitzordu garrantzitsu hauetan ere hartuko du parte.
Tirreno Adriatikoa martxoaren 9an hasi eta 15ean bukatuko da eta Euskaltelen taldea honako txirrindulariek osatuko dute: Amets Txurruka, Egoi Martinez, Ivan Velasco, Juanjo Oroz, Javier Aramendia, Jonathan Castroviejo, Jon Izagirre eta Daniel Sesma. Martxoaren 19ko Milan San Remon talde berdinak korrituko du.