Itxi

3. etapa

Tirreno-Adriatikoa: Juan Jose Haedorentzat garaipena

Erredakzioa

Saxo-Bank taldeko txirrindulariak irabazi du esprintean Tyler Farrar eta Daniel Ossen aurretik. Farrarrek lidertzan jarraitzen du.

Juan Jose Haedo argentinarrak (Saxo-Bank) irabazi du Tirreno-Adritikoko hirugarren etapa, Tyler Farrar (Garmin-Cervelo) eta Daniel Ossen (Liquigas) aurretik. Farrarrek lidertza mantentzen du bigarren postuari esker eta Haedo bigarren kokatu da sailkapen orokorrean bost segundora.

Eguneko protagonista, Euskaltel-Euskadiko Daniel Sesma txirrindularia izan da, bakarkako ihesaldi luzea egin baitu, baina tropelak 31 kilometro falta zirelarik hartu egin du.

3. etapa:

1. Juan Jose Haedo (Saxo Bank-SunGard)
2. Tyler Farrar (Garmin-Cervelo)
3. Daniel Oss (Liquigas-Cannondale)
4. Alessandro Petacchi (Lampre-ISD)
5. Mark Renshaw (HTC-Highroad)
6. Robbie McEwen (RadioShack)
7. Lloyd Mondory (AG2R)
8. Edvald Boasson Hagen (Sky)

Sailkapen orokorra:

1. Tyler Farrar (Garmin-Cervelo)
2. Juan Jose Haedo (Saxo Bank) + 5
3. Lars Boom (Rabobank) + 6
4. Oscar Freire (Rabobak) + 8
5. Tom Leezer (Rabobank) d.b.
6. Robert Gesink (Rabobank) d.b.
7. Sebastien Langeveld (Rabobank) d.b.
8. Bram Tankink (Rabobank) d.b.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)