Kargatzen...
Itxi

San Juaneko Itzulia: 2. Etapa

Alaphilippek erakustaldia eman du Punta Negran

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Fernando Gaviriak lider jarraitzen du San Juaneko Itzulian 3 segundoko aldearekin. Hirugarren etapa 12 kilometroko erlojupekoa izango da Pocito hirian zehar.

Julian Alaphilippen helmugaratzea. Argazkia: San Juaneko Itzuliaren Twiterra (@vueltasanjuanok)

Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) frantziarra gailendu da San Juaneko Itzulian, bigarren etapako azken metroetan erakustaldia emanez pelotoi guztia atzean utzita. Sailkapen orokorrari dagokionez, Fernando Gaviria UAE Team Emirates taldeko kolonbiarrak jarraitzen du lider.

Jardunaldi osoan zehar izandako berotasuna dela eta, antolatzaileek etapa laburtzea erabaki dute, eta txirrindulariek 134 kilometroko ibilbidea egin dute, aurreikusitakoa baino ia 30 kilometro gutxiago.

Azkenik, lehenengo etapako irabazleak, Fernando Gaviriak, sailkapen orokorreko lehen postuari eutsi dio, 3 segundoko aldearekin.

Hirugarren etapa 12 kilometroko erlojupekoa izango da Pocito departamentuan.

Bigarren etapako sailkapena Denbora
1 Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) 3:58:02
2 Simone Consonni (UAE Team Emirates) d. b.
3 Peter Sagan (Bora Hansgrohe) d. b.
4 Jens Keukeleire (Lotto) d. b.
5 Daniel Zamora (Virgen de la Fatima) d. b.
6 Carlos Barbero (Movistar) d. b.
7 Richard Carapaz (Movistar) d. b.
8 Germán Tivani (Municipal Pocito) d. b.
9 Francesco Gavazzi (Androni) d. b.
10 Hideto Nakani (Nippo Vittini) d. b.
Sailkapen orokorra
Denbora
1 Fernando Gaviria (UAE Team Emirates) 7:01:30
2 Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) +00:03
3 Simone Consonni (UEA Team Emirates) +00:07
4 Peter Sagan (Bora Hansgrohe) +00:09
5 Alonso Gamero (Peruko Selekzioa) +00:12
6 Ricardo Escuela (Virgen Fatima) +00:13
7 Germán Tivani (Municipal Pocito) d. b.
8 Aleksandr Grigorev (Sporting Tavira) d. b.
9 Valeria Conti (UEA Team Emirates) d. b.
10 Laureano Rosas (Asoc. Civil Mardan) d. b.


Albisteak (4)