Itxi

Lepauztaia hautsita dauka

Mikel Landak ez du Andaluziako Itzulia korrituko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Lepauztaia hautsita dauka Mallorca Challengean izandako erorikoaren ondorioz.

Mikel Landa. Argazkia: Efe.

Mikel Landa ez da Andaluziako Itzulian egongo Mallorca Challengean erori eta lepauztaia hautsi ostean. Lasterketa otsailaren 20an hasi eta 24an amaituko da.

Landa Movistarreko taldeburua izatekoa zen, baina larunbat honetan konfirmatu du ez dela lasterketa lehiatzeko garaiz osatuko. Iazko edizioan seigarren egin zuen sailkapen nagusian, Tim Wellens irabazleak baino 42 segundo gehiagorekin.

Arabarra erori egin zen Mallorca Challengeko lehen lasterketako azken kilometroetan, eta ebakuntza saihestea lortu badu ere, ez du denborarik izango Andaluziarako prest egoteko.

Mikel Landak Italiako Giroa eta Frantziako Tourra ditu helburu nagusi aurtengo denboraldian. Italian Movistar taldeko burua izango da, eta Frantzian, berriz, Nairo Quintanarekin batera joango da.

Albisteak (3)