Itxi

6. etapa

Tirreno-Adriatikoa: Cadel Evansek irabazi du Maceratan

Erredakzioa

Lasterketako liderrak etapa ere irabazi du eta bideratuta utzi du lasterketako garaipena, azkenengo etapa besterik ez delako falta.

Cadel Evans australiarrak (BMC) bere lidertza sendotu zuen Tirreno-Adriatikoko seigarren etapa irabazita, Ussita eta Macerata arteko 178 kilometroko saio gogorra eta aldapatsua. Austaraliarra, beraz, faborito nagusia da bihar garaipena eskuratzeko bi itsasoak lotzen dituen proban.

Helmugan faboritoen arteko lehia zuzena izan zen eta Evans indartsuena izan zen. Maceratan garaipena eskuratu zuen Giovanni Visconti (Farnese), Michele Scarponi (Lampre), Vincenzo Nibali eta Ivan Basso taldekideen aurretik.

Sailkapen nagusia:

1. Cadel Evans (BMC)
2. Michele Scarponi (Lampre-ISD) + 9
3. Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) + 12
4. Robert Gesink (Rabobank) + 15
5. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) + 21
6. Damiano Cunego (Lampre-ISD) + 24
7. Philippe Gilbert (Omega Pharma-Lotto) + 33
8. Tiago Machado (RadioShack) + 42

6. etapa:

1. Cadel Evans (BMC)
2. Giovanni Visconti (Farnese Vini) d.b.
3. Michele Scarponi (Lampre-ISD) d.b.
4. Vincenzo Nibali (Liquigas-Cannondale) d.b.
5. Ivan Basso (Liquigas-Cannondale) d.b.
6. Wouter Poels (Vacansoleil) d.b.
7. Stefano Garzelli (AcquaSapone) d.b.
8. Robert Gesink (Rabobank) d.b.

Albisteak (2)