Itxi

UCI World Tour

Omloop Het Nieuwsblad, aurreneko klasikoa

eitb.eus

Leer en Castellano

Belgikan jokatuko den 2019ko aurreneko klasikoa izango da Ganteko lasterketa. Martxoaren 2an izango da proba.

Argazkia: Omloop Het Nieuwsblad

Omloop Het Nieuwsblad lasterketaren 74. edizioa 2019ko martxoaren 2an jokatuko da Belgikako Gante herrian. Goizeko 11:35ean hasi eta 16:38ak inguru amaituko da, txirrindulariek 200 kilometro egin eta gero.

UCI World Tourreko lehen klasiko belgikarra izango da eta hamahiru igoera izango ditu bere ibilbidean; horietako asko Flandeseko Tourreko aldapa berak izango dira. Nabarmentzekoa da helmugara heldu baino lehen igo behar dituzten bi hesi gogor, Geraardsbergen eta Bosberg. Amaiera Ninoven izango da.

Igo behar dituzten gainak:

GAINA LUZERA BATEZ BESTEKO PENDIZA
ALDAPA GOGORRENA
1
Leberg 950 m % 4,2
% 13,8
2
Den Ast 450 m % 4,7
% 7,1
3
Katteberg 1000 m % 5,0
% 11,4
4
Leberg 950 m % 4,2
% 13,8
5
Rekelberg 800 m % 4
% 9
6
Valkenberg 540 m % 8,1
% 12,8
7
Wolvenberg 645 m % 7,9
% 17,3
8
Molenberg (kasseien) 463 m % 7,0
% 14,2
9
Leberg 950 m % 4,2
% 13,8
10
Berendries 940 m % 7,0
% 12,3
11
Elverenberg - Vossenhol 1268 m % 3,6 % 9
12
Muur van Geraardsbergen 475 m % 9,3
% 19,8
13
Borberg (kasseien) 980 m % 5,8
% 11,0


Azken urteetako podiuma:

URTEA IRABAZLEA BIGARRENA HIRUGARRENA
2018 Michael Valgren Lukasz Wisniowsk Sep Vanmarcke
2017 Greg Van Avermaet Peter Sagan Sep Vanmarcke
2016 Greg Van Avermaet Peter Sagan Tiesj Benoot


Albisteak (3)