Otsailaren 12tik 17ra
Froome, Quintana eta Uran, Kolonbiako Tourrean
Agentziak | Erredakzioa
20.000 inguru zale izan ziren taldeen aurkezpen egunean Medellinen.
2019ko Kolonbiako Tourra jokatuko da otsailaren 12tik 17ra bitartean izen handiko txirrindulariekin, hala nola, Chris Froome britainiarra, Bob Jungels luxemburgotarra eta Nairo Quintana eta Rigoberto Uran kolonbiarrak.
Lasterketaren aurkezpenean 20.000 zale inguru bildu ziren Medellineko Autanasio Girardot futbol-zelaian. Bertan, 28 taldeak aurkeztu zituzten, eta zaleek asko ospatu zuten SKY izendatu zutenean. Kolonbiako Tourrean izango diren talde garrantzitsuenak Quick Step, Movistar, EF Education First, Astana eta UAE Team Emirates izango dira.
Guztira sei etapa jokatuko dira; Medellinen izango da aurrenekoa, 14 kilometroko erlojupekoan. Azkenekoan, berriz, goi mendiko jardunaldian, 173.5 kilometro egingo dituzte El Retirotik Palmaseko gainera arte.