Itxi

UCI World Tour

Gaur, Milano - Sanremo klasiko handiaren txanda da

eitb.eus

Leer en Castellano

Paris - Nizaren eta Tirreno - Adriatikoaren ostean jokatuko da lasterketa italiarra. Vincenzo Nibalik erdietsi zuen garaipena iaz.

Milan - Sanremo 2019, mapa

Milano - Sanremo lasterketa oso ospetsua eta garrantzitsua da UCI World Tourreko egutegian. Aurten 110 urte beteko ditu klasikoak eta betiko ibilbidea egingo da; Milanetik hasi eta Riviera di Ponente, Pavia, Ovada, Passo del Turchino eta Genova Voltri zeharkatuko ditu jardunaldiaren hasieran.

Hortik mendebaldera joko du bideak, Varazze, Savona, Albenga, Imperia eta San Lorenzo al Mar atzean utzi eta tropelak Capo Meletik, Capo Cervotik eta Capo Bertarik igaro ondoren bi mendate igoko ditu, Cipressa eta Poggio di Sanremo.

Helmugarako 9 kilometroren faltan izango da Poggio di Sanremoko igoera; jaitsiera egin eta bi kilometro egingo dituzte Sanremoko kaleetan.

AZKEN IRABAZLEAK

IRABAZLEA BIGARRENA HIRUGARRENA
2014 Alexander Kristoff Fabian Cancellara Benjamin Swift
2015 John Degenkolb Alexander Kristoff Michael Matthews
2016 Arnaud Démare Benjamin Swift Jürgen Roelandts
2017 Michal Kwiatkowski S Peter Sagan Julian Alaphilippe
2018 Vincenzo Nibali Caleb Ewan Arnaud Démare


KLASIKOAREN PROFILA


ARGAZKIAK: www.milanosanremo.it