Itxi

Classicissima, 102. edizioa

Milano-San Remo: Oscar Freirek iaz lortutako titulua berritu nahi du

A.B.

Erredakzioa

Boom, Matthews, Farrar, Husvod, Boonen edo Petacchi bezalako txirrindulariak ahaleginduko dira espainiarrari garaipena lapurtzen. Cancellara ere 'Classicissima' irabazteko faboritoen artean dago.

Larunbat honetan, martxoaren 19an burutuko da txirrindularitza munduko Klasikarik ospetsuena, Milano-San Remo Klasika. ‘Classicissima’ deitutakoaren 102. edizioa izango da eta txirrindulariek 102 kilometroko ibilbidea gainditu beharko dute.

Oscar Freire txirrindulari espainiarrak irabazi zuen iazko edizioa, 101.a. Aurten ere garaipena lortu nahi du kantabriarrak, baina ez du erraz izango. Faborito ugari daude eta horien artean agertzen dira honako txirrindulariak: . Lars Boom, Michael Matthews, Tyler Farrar, Thor Husvod, Tom Boonen edo Alessandro Petacchi. Esprinterra ez bada ere, Fabian Cancellara faboritoen artean azaltzen da.

Bestalde, Euskaltel-Euskadi taldeak lasterketa honetan parte hartuko du eta Amets Txurruka izango da taldeburua.

Albisteak (1)

Informazio gehiago (1)