Murtziako Itzulia
Luis Leon Sanchez gailendu da Murtziako Itzulian, Pello Bilbaori maillota kenduta
Agentziak | Erredakzioa
Etxean irabazi du Astanako txirrindulariak. Bigarren etapan Alejandro Valverderen aurretik helmugaratu da. Bizkaitarrak ezin izan dio zeukan aldeari eutsi.
Luis Leon Sanchezek (Astana) irabazi du berriz Murtziako Txirrindulari Itzulia, Alejandro Valverderi (Movistar) bigarren urtez jarraian irabazita. Liderraren maillota Pello Bilbao taldekideari kendu dio.
2018an gertatu zen bezala, Sanchez helmugan gailendu zaio Valverderi.
Edizio honetan, etapa bakarra izatetik bi izatera pasatu da lasterketa. Lehenengoa, Yecla eta San Javier artean, Pello Bilbaorentzat izan zen.
Bigarrenean, azken zatian estutu du Luis Leonek. Bi murtziarrak denbora berean helmugaratu dira, baina Luis Leon izan da lehenengoa, munduko txapeldunaren aurretik.
Etapako 177,3 kilometroak, Beniel eta hiriburuaren artean, 4 ordu, 14 minutu eta 33 segundoko denboran egin ditu murtziarrak.
Atzetik, 13 segundora, Matteo Trentin (Mitchelton Scott) helmugaratu da. Bost txirrindularik osatutako taldetxo horretan sartu da Pello Bilbao. Sailkapenean zuen 3 segundoko aldea ez da nahikoa izan bizkaitarrarentzat.
Eguneko azken mendatean, Cresta del Gallon, helmugatik 12 kilometro ingurura, Valverdek erasoa jo du. Hasieran, Sanchezek ezin izan du jarraitu, baina jaitsieran harrapatu du Movistarreko txirrindularia.
SAILKAPENA