Itxi

102. edizioa

Milano-San Remo: Matthew Gossek lortu du garaipena

Erredakzioa

HTC Highroad taldeko txirrindulariak irabazi du faboritoen taldeko esprintean, Fabian Cancellararen eta Philippe Gilberten aurretik.

Mathew Harley Goss (HTC) australiarrak irabazi du esprintean Milano-San Remo proba. 298 kilometroko lasterketa bukatzeko 6 ordu 5 minutu eta segundo bat behar izan ditu Tasmaniako txirrindulariak.

Zortzi txirrindulariko talde batean azkarrena izan da Goss. Bere atzetik, Fabian Cancellara, munduko erlojupeko txapelduna, eta Philippe Gilbert (Lotto) sartu dira. Laugarren Alessandro Ballan izan da eta bosgarren Michekle Scarponi. Iazko txapelduna, Oscar Freire espainiarra, bigarren tropelean heldu da helmugara.

Sailkapena:

.1. Matthew Harley Goss (AUS) HTC-Highroad 6h 51:10
.2. Fabian Cancellara (SUI) Leopard Trek d.b.
.3. Philippe Gilbert (BEL) Omega Pharma-Lotto d.b.
.4. Alessandro Ballan (ITA) BMC Racing Team d.b.
.5. Filippo Pozzato (ITA) Katusha Team d.b.
.6. Michele Scarponi (ITA) Lampre - ISD d.b.
.7. Yoann Offredo (FRA) FDJ
.8. Vincenzo Nibali (ITA) Liquigas-Cannondale :00:03
.9. Greg Van Avermaet (BEL) BMC Racing Team :00:10
10. Stuart O''Grady (AUS) Leopard Trek :00:12


Bideoak (2)