Kargatzen...
Itxi

Andaluziako Itzulia, 2. etapa

Matteo Trentin-ek irabazi du Torredonjimenoko esprinta

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Sailkapen nagusiari dagokionez Tim Wellens-ek lehen postua jarraitzen du, eta bost segundoko aldea dauka Jacob Fulsang-ekin.

Matteo Trentin. Argazkia: Efe.

Matteo Trentin italiarra gailendu da Andaluziako Itzuliko bigarren etapan. Italiarra nagusi izan da Sevilla eta Torredonjimeno artean jokatutako etapan, eta esprintean gainditu ditu gainontzeko aurkariak. Irabazleak 5 ordu, 55 minutu eta 28 segundotan bete du 216,5 kilometroko ibilbidea.

Tim Wellens belgikarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, eta bost segundoko aldea du Jacob Fulsang danimarkarrarekin.


Albisteak (3)