Andaluziako Itzulia, 4. etapa
Simon Yates gailendu da etapa nagusian, eta Fuglsan da orain lider berria
Agentziak | Erredakzioa
Ion Izagirre bosgarren izan da, eta Pello Bilbao, seigarren, biak 26 segundora. Sailkapen nagusian, Izagirre bigarren dago, zazpi segundora, jokatzeko azken etapa bakarrik falta denean.
Simon Yates britainiarrak irabazi du Andaluziako Itzuliko laugarren etapa, edizio honetako nagusia. Armillan hasi eta Granadan bukatutako ibilbidea 3 ordu, minutu bat eta 3 segundoko denboran egin du irabazleak.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Jakob Fuglsang danimarkarra da lider berria, lasterketa amaitzeko etapa bakarra falta denean.
Ion Izagirre bosgarren izan da, eta Pello Bilbao, seigarren, biak 26 segundora. Sailkapen nagusian, Izagirre bigarren dago, zazpi segundora, jokatzeko azken etapa bakarrik falta denean. Bilbao, berriz, laugarren da, 21 segundora.