Itxi

TASen

UCIk Contadorren absoluzioaren aurkako helegitea aurkeztuko du

Erredakzioa

"Aurka egiteko erabakia Espainiako Federazioak bidalitako dokumentazioa sakonean aztertu ondoren" hartu duela jakinarazi du UCIk ohar batean.

Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) Espainiako Federazioak hartutako erabakiaren aurkako helegitea aurkeztuko duela jakinarazi du. Federazioak Alberto Contador absolbitu zuen otsailaren 15an Pintokoak, 2010eko Tourrean, clenbuterolekin positibo eman eta gero.

"Aurka egiteko erabakia Espainiako Federazioak bidalitako dokumentazioa sakonean aztertu ondoren" hartu duela jakinarazi du UCIk ohar batean.

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak (AMA) ere helegitea aurkez dezake baina horrek ez du Contadorren egungo kirol hitzorduetan eraginik izango. Egun Volta korritzen ari da eta maiatzan Giroan egiteko asmoa dauka.



Albisteak (6)

Bideoak (1)

Informazio gehiago (2)