13. edizioa
Alaphilippe gailendu da Strade Bianche lasterketan
Agentziak | Erredazkioa
Quick Step taldeko txirrindularia Jakob Fuglsang danimarkarra baino azkarragoa izan da azken metroetan.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Julian Alaphilippe frantziarrak irabazi du Strade Bianche lasterketaren 13. edizioa. Txirrindulariek 184 kilometroko ibilbidea egin dute, horietako 63 buztin zurian, Sienan hasi eta amaituta.
San Juaneko Itzulian eta Kolonbiakoan gailendu ostean, Alaphilippek urteko hirugarren garaipena lortu du, lau ordu, 47 minutu eta 15 segundoko denbora eginda. Frantziarra Jakob Fuglsang danimarkarra baino azkarragoa izan da azken igoeran.
Alejandro Valverde munduko txapeldunak ez du parte hartu, hilaren 25ean Kataluniako Volta jokatuko duelako. Hirugarren postua Wout Van Aert belgikarrak lortu du.
Greg Van Avermaet txapeldun olinpikoak eta Tiesj Benoot iazko irabazleak ez dute euren eguna izan, garaipena lortzeko faboritoen artean izan arren.
Van Bleuten garaile
Annemiek Van Bleuten herbeheretarra izan da azkarrena emakumezkoen lasterketan eta bera bakarrik sartu da helmugan. Bigarren posua Annika Langvad danimarkarrarentzat izan da, eta hirugarrena, berriz, Katarzyna Niewiadoma poloniarrarentzat.