Itxi

UCI, absolbitzearen aurka

Contador: 'TASen, agian, are argiago geratuko da errugabea naizela'

Erredakzioa

"Egoera bestelakoa izatea nahi nuen, baina konfiantza osoa daukat nire abokatuengan", adierazi du Pintokoak.

Alberto Contador (Saxo Bank-Sungard) txirrindulariaren esanetan, Kirol Arbitrajeko Epaitegiaren (TAS) erabakiak "are argiago" utziko du errugabea dela. Espainiako Txirrindularitza Federazioaren Lehiaketa Batzordeak Pintokoa absolbitu eta Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) erabaki horren aurka helegitea aurkeztu ondoren egin ditu adierazpen horiek Contadorrek.

''Helmugara heltzean izan dut UCIren erabakiaren berri. Egoera bestelakoa izatea nahi nuen, baina konfiantza osoa daukat nire abokatuengan, eta TASen, agian, are argiago geratuko da errugabea naizela", esan du Contadorrek 4. etapa bukatu ondoren.


Albisteak (6)