Alentejoko Itzulia
Euskadi Fundazioko Higuita kolonbiarrak irabazi du laugarren etapa
Agentziak | Erredakzioa
Luis Mendonça portugaldarra (Radio Popular Boavista) da lasterketako lider berria.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Sergio Higuita kolonbiarrak lehen garaipena eman dio Euskadi Fundazioari Alentejoko Itzuliko laugarren etapa irabazita. Txirrindulariek 74,3 kilometroko ibilbidea egin dute Ponte de Sor eta Portalegre artean, laugarren mailako mendate bat eta bigarren mailako beste bat igota.
Higuita Education First taldeak utzita dago Euskadi Fundazioan eta bera izan da azkarrena helmugara lasterketa buruan iritsi diren bederatzi txirrindularien artean. Euskadi Muriaseko Mario Gonzalez bigarren izan da.
Sailkapen nagusiari dagokionez, Luis Mendonça portugaldarra (Radio Popular Boavista) da orain liderra.
Arratsaldean jokatu duten erlojupekoan, berriz, Joao Rodrigues portugaldarra gailendu da, eta Mendonçak lidergoari eustea lortu du.