Taldea konfirmatu dute
Miguel Indurain S.N.: Euskaltelek luxuzko taldea aurkeztuko du
Erredakzioa
Samuel Sanchez, Igor Anton eta Mikel Nieve izango dira taldeko liderrak nafarroako errepideetan.
Euskaltel-Euskadik Miguel Indurain Sari Nagusiko XIII. Ekitaldian parte hartuko du (apirilaren 2an) talde indartsu batekin. Txirrindulariak, Samuel Sanchez, Igor Anton, Mikel Nieve, Egoi Martinez, Gorka Verdugo, Ruben Perez, Ivan Velaso, Amets Txurruka, Jorge Azanza eta Pablo Urtasun izango dira. Lizarran jokatuko den proban klasikoan (179,3 kilometro) 6 mendate garrantzistu izango ditu, haien artean Guirguillano, Arradia, Lezaun eta Puyko azken igoera gogorra.